Gaitzerdi antzerki taldeak ere 20urte ospatzen ditu Gasteizko gaztetxean
20.urteaurreneko ospakizunak bukatzen ari dira eta gaurko
kontzertuaz aparte bihar antzerkiaz gozatzeko aukera izango dugu. Gaitzerdi antzerki taldea "Uneka" antzeskizuna aurkestuko du. esan behar da Gaitzerdi antzerki taldeak ere 20 urte betetzen dituela.
Uneka Drama Zelulak izeneko proiektuen barruan sortzen da. Muga bakoko beharrak dira, ez fisikorik ezta denporazkorik be. Muga barik sortze prozesuan baita publikoaren aurrean egiteko unean be, mugarik ez. Kontzeptu honen barruan jaiotzen da Uneka.
Lehenengo drama zelula honen ideia deporearen kontrolearen ahalmena da. Eszenografia: hondarrezko erlojua irudikatzen dauan egiturea; ekintzea: denporearen joanagaz edota berauen atxikipenagaz aktoreek egiten dabezan olgetak; objektuak: batzuk egunerokoak eta beste batzuk poetikoak...
Uneka idazten ez dan berbea da, isiltasunean entzuten diran ahotsak, denporea laburtzen edo luzatzen dan unea. Testu bakoko testua, isiltasuna eta berbea erritmoaren barruan eta kanpoan bat etorriz. Uneka, esaneko denporea da.
Etsaiak+Ankerrak+Gartzen Gasteizko Gaztetxean (Amnistia Eguna)
Gaur Maiatzak 8 unibertsitateetako Presoen Aldeko Taldeek antolatuta Gasteizen Amnistia Eguna ospatzen ari da (gogoratu gaur ere borroka eguna deituta dagoela eta PAT-EHko kideek bat egiten dutela). Eguna bukatzeko arratsaldeko 20retan kontzertua egongo da Gasteizko Gaztetxean, Etsaiak+Ankerrak+Gartzen.
Maiatzak 10 kontzertua Sex Museum+Soul Breaker Company+ Sexty Sexers
Mahaingurua: Musika 70-80 hamarkadetan Euskal Herrian
121:04 minutes (20.79 MB)
Gaur 19:00retan mahaingurua zegoen antolatuta, Musika 70-80 hamarkadetan Euskal Herrian.
20 bat lagun bilduko ginen gaztetxeko tabernan eta bi ordutan zehar adi adi egon gara hizlarien kontakizunak eta anekdotak entzuten. Hizlariak Josu Zabala (Hertzainak, Zazpi eskale, Gu ta Gutarrak), Txerra Bolinaga (RIP,Karrocerias Betoño), Javi Destruye (Destruye fanzinea) eta Poti (Cicatriz en la matriz), moderatzailea berriz Iker Barandiaran kazetaria.
Goian oso osorik entzun edo deskargatu dezakezue mahaingurua.
- Download audio file
- 25 downloads
- 8 plays
- (Añadir nuevo comentario)
Gasteizko Gaztetxeko Bazkari Herrikoia
El control social hoy (transcripción)
Esta es la transcripción de la charla que mantuvieron Cesar Manzanos, Jakue Pascual y Juan Ibarrondo para preparar la charla que se dió el día 30 de Abril.
Juan Ibarrondo: Para empezar podemos intentar definir que es eso de control social. Después, a partir de esa definición quizá sea más fácil analizar cuales son las formas de control en Euskal Herria y en la sociedad global.
Jakue Pascual: Son formas distintas de imponer lógicas pero que tienen destinatarios muy concretos: las personas. Podemos hablar de la producción de imbecilidad como forma de control social, y también de control político, que es de lo que normalmente hablamos cuando nos referimos al control social; porque es evidente que se dificulta la difusión y realización de ciertas ideas políticas.
Kortoak Gasteizko Gaztetxean (08-05-06)
20 bat lagun bildu gara Gasteizko Gaztetxeko ganbaran Gasteizko kortogileen kortoak ikusteko gogoekin. 14 bat korto izango ziren eta jendea gustora gelditu da ikusitakoarekin.
Gasteizko Gaztetxearen inguruan Info7 irratitik hartutako audioak
Info7 irratiko web orria begiratzen Gasteizko Gaztetxearen inguruko hiru audio aurkitu ditugu. Pasadan astean eginikoak dira eta oraindik urtemuga ospatzen geundenez hona hemen hiru audio hauek.
Erlantz, Gasteizko Gaztetxeko asanbladako kidea Info7n elkarrizketatua.
Gari Berasaluze idazleak bere kolaborazioan Gasteizko Gaztetxea aipatzen du, Kirmen Uribe aipatuz liburutegia aipatzen du erreferentzia eta oroitzapen moduan .
Miren Artetxe bertsolariak bere kolaborazioan Gasteizko Gaztetxea aipatzen du.



.preview.jpg)
