Cabecera

Audioak

Busti Irratia eta Piztu Gasteiz!!


 BUSTI IRRATIA, Bixonartien 2 (2008-10-13):

Hona hemen Busti Irratiko Bixonartien saioa Piztu gasteizen inguruan eginiko txokoa, irratisaioaren bukaeran dago 51 minutuan.

Astelehenean, Bixonartien saioan, Kultura Arteko VII topaketa izan dugu mintzagai beste gai batzuen artean. 

Kultur arteko topaketei buruz berba egiteko, Ideasur, etorkinen laguntzarako Gernikako elkarteko kideak etorri dira beraien proiektu berrienak azaltzeko. Frank Fofu senegaldarrari egindako grabaketa bat entzun dugu. Aurrekoan ezinezkoa izan zen gurekin izatea, baina oraingoan, bai.

Etorkinen kontrako legediak, bizipenak, lotsaren harresiak… Hori guztia, afari bat (berakatz-zopa) eta gehiago bigarren Bixonartien saioan.

Zelan ez, Hala Bedi eta Gasteizko gaztetxeak 25. eta 20. urteurrenak ospatu zituzten zapatuan, bertan izan ginen eta hango giroa entzuteko aukera izan genuen.

ENTZUN:

IBAIZABAL: Piztu Gasteiz



6:47 minutes (2.72 MB)

 BILBO HIRIA, IBAIZABAL. (2008-10-13)

piztugasteizthumbnail.gifLelo horrekin bukatu dira aurten Hala Bedi Irratiak eta Gasteizko Gaztetxeak antolatutako Txorionak kanpaina, 25. eta 20. urteurrenak, hurrenez hurren, ospatzeko. Urtean zehar hainbat ekitaldi burutu dituzte Arabako hiriburuan eta pasa den larunbatean amaiera ederra eman zioten, Patxi Gaztelumendik “Bide gorritik” asteroko saioan kontatu digunez. Goizeko 11etan hasi ziren ospakizunak, Alde Zaharra bisitatuz; gero, egun osoaren zehar eta 6 gune desberdinetan, musika, antzerkia, kale animazioa, bazkari herrikoia, tribial jokua, saltokiak, umeentzako jokuak eta askoz gehiago igandeko ordu txikiek jo arte. Patxiren ustez, giro ederra aipatzeaz gain, autogestioan oinarritutako antolaketa azpimarratu behar da.

Piztu Gasteiz! ekitaldiarekin hizketan Gaizka Amondarainekin



13:02 minutes (11.94 MB)

TAS-TAS IRRATI LIBREA, KALEKO BENTANIEN.(2008-X-09)

Urriaren 11an, Hala Bedi eta Gazteizko Gaztetxeko kideek Piztu Gasteiz! ekitaldia antolatu dute. Ostegun honetan, Kaleko Bentanien, Hala Bedi Irratiko Gaizka Amondarainekin jai erraldoi honetaz hitz egin dugu.

Piztu Gasteiz! Okupa tu lugar!



23:56 minutes (10.96 MB)

INFO 7 IRRATIA (2008-X-10)

Hala Bedi irratiko Nagore Amondarain eta Gasteizko Gaztetxeko Ane Zelaia mintzakide hartuta bihar, urriak 11, Gasteizen izango den irratiaren (25) eta gaztetxearen (20) urteurren ospakizun handiaz aritu gara. Bide batez, bi egitasmoen izaera eta historia batzen ere saiatu gara Kalegorrian.

IRRATIA.COM122. saioa: Danbaka musika lehiaketa eta Piztu Gasteiz


BILBO HIRIA IRRATIA, IRRATIA.COM

piztugasteizthumbnail.gifMusika,rockanrolla, bakarlariak, sarean eta eskenatokian, Danbaka lehiaketa berriz ere martxan da. Aurreko edizioko CD-DVDa entzun eta ikusten dugun bitartean, kontzertuetara joan gaitezke eta talde berrien inguruko albisteak irakurri ditzakegu. Bideoak ikusi. Hori eta askoz gehiago da Danbaka. Eta guzti hori azaldu digu Iker Barandiaran kazetari eta musikazale amorratuak. Danbakadanbaka.gif

Albisteak 2.o
Atik hasi -argia.com irudi eta izen berria- , b-rekin jarraitu beta.eitb.com, bota, ikasten, ple, zabaldu.com z-tarekin amaitu dugu albistegi digitala.

Piztu Gasteiz
Eta musikarekin jarraitu dugu albistegiaren ostean. 80. hamarkadara jo dugu, eta Gasteizko Hala Bedi irratikoNagore gonbidatu dugu. urriaren 11arekin, zapatuz, Piztu Gasteiz jaia izango baita Gasteizko alde zaharrean. Ibilbidea proposatu digu, ekitaldiz betetakoa gainera.
Eta gaur ere, musika librearekin agurtu dugu saioa, magnatunes.com gunetik ekarritako cc lizentziadun kantu elektroniko bat: Ambient Teknolog.

ENTZUN:

Atala:

Hala Bedi no podía faltar


Muchos son los medios que se están haciendo eco de lo que va a ser el día 11 de Octubre en Gasteiz. Medios impresos, radios libres, web y blogs personales o de diferentes Gazte Asanbladas, fotologs, foros, portales de internet....

En Hala Bedi el magazine Suelta la Olla también hace un seguimiento diario de la citada fecha, cada día dedica unos minutos a presentar la programación de los diferentes espacios que va a haber el día 11.

Aquí podéis escuchar dos entrevistas. La primera realizada a Fifo el lunes sobre Matxete Gunea y la segunda, hoy miércoles, a Iñako sobre komunikazio Gunea.

Matxete Gunea.

ENTZUN:

 Komunikazio Gunea.

ENTZUN:

Atala:

Entrevista sobre el gune del movimiento popular gasteiztarra (Matxete)



15:11 minutes (2.61 MB)Entrevista a Fifo miembro del Gaztetxe sobre lo que va a haber en el Matxete, espacio donde estará ubicado el movimiento popular de Gasteiz.
Atala:

Entrevista sobre el espacio de Comunicación (Brullerias,Saregune, Hala Bedi Irratia)



12:00 minutes (10.99 MB)Entrevista a Iñako miembro de Hala Bedi Irratia sobre las cosas que habrá en el Komunikazio Gunea.
Atala:

Piztu Abestia

Bazter Guztietan

Mar Adriatico