Cabecera

Bideoak

Sex Museum Azkenan


Sex Museum ere izan zen Azkenan. Kontzertu ikarararria izan zen, ikusi!

Atala:

The Soulbreaker Company Azkenan


Hementxe duzue The Soulbreaker Company taldeak eman zuen kontzertuaren zati bat.

Ikusi eta gozatu!


Atala:

Hiru kortxeako Joseba The Soul Breaker Companyren kontzertuan


Hala Bediko Hiru kortxea irratsaioko eta Sexty sexers taldeko Joseba bitan igo zen eszenatokira. The Soul Breaker Companyko lagunekin kolaborazio txiki bat egin zuen eta oso ondo pasa zuela iruditu zitzaigun.

Ikusi, ikusi!


Atala:

Kontzertua Azkenan: Sexty Sexers, The Soul Breaker Company eta Sex Museum


Maiatzaren 10ean Kontzertu ikaragarria izan zen Azkena aretoan. Hala Bediko Alta Fidelidad irratsaioak antolatu zuen kontzertua eta kartel erakargarria prestatu zuten: Sexty sexers, The soul breaker company eta Sex Museum.

600 lagun inguru bildu ziren eta parrandarako aukera paregabea izan zuten, kontzertuak mundialak izan ziren eta. Ikusi bestela Sexty sexers taldearen kontzertuaren zati hau!


Atala:

Etsaiak Gasteizko Gaztetxean (08-05-08)


Maiatzak 8, Amnistiaren Eguna Gasteizen eta kontzertua Gasteizko Gaztexean.Taldeak Etsaiak, Gartzen eta Ankerrak, euria albo batera utziz jende ugari bildu zen muinoko etxean kontzertuaz gozatzeko asmoarekin eta aldarriarekin bat egiteko. Kontzertuaren argazkiak ikusteko iruadiak atalean aurkitu ditzakezue.

Eta hona hemen bideoa.

Atala:

Berriakoek Gasteizko Gaztetxearen inguruan


Hona hemen berria.info-tik hartutako bideoa. Gasteizko Gaztetxearen 20.urteaurrena aprobetxatuz Berriakoak gaztetxera hurbildu ziren errportai bat egiteko asmoarekin.

Hona hemen emaitza.

Maiatzak 4, Igandea: Zinema "Hautsitako leihoa"+ tertulia 20:00etan



Proiekzioa ta egileekin tertulia Hautsitako leihoa Beasaineko Eñaut Tolosa eta Bartzelonako Hammudi Al-Rahmoun gazteek elkarrekin zuzendutako dokumentala da.«Hautsitako leihoa Aitor, Cesar eta Zunbeltz gazteen bizipenak kontatzen ditu. Adingabekoak izanda, kale borrokarekin lotutako delituengatik atxilotu eta zigortu zituzten. Joaquin Navarro epaileak egindako gogoetek Euskal Herrian terrorismo delituengatik atxilotutako adingabekoek bizi izandakoa ulertzen laguntzen dute».Jadanik Bartzelonan erakutsi dute dokumentala eta harrera oso ona izan du. Datozen egunetan Euskal Herriko herri zehatz batzuetan emango dute.

Cuando se está a punto de conocer la sentencia final del Tribunal Supremo por el juicio 8/97 en el que se juzgaba a jóvenes acusados de actos de kale borroka en Nafarroa, se ha presentado un documental sobre la Ley del Menor en el que aparecen dos de las personas que en su día fueron detenidas dentro de ese sumario. Aitor Gil y Cesar Barbarin, vecinos de Txantrea, dan cuenta en este documental de su experiencia en comisaria bajo la aplicación de la Ley antiterrorista y después en la cárcel. Cuando fueron arrestados tan solo tenían 16 años.

Atala:

Gaztetxearen historia Pollok kontatuta


http://www.gutagutarrak.eu/-tik hartuta.

Gasteizko gaztetxeko emanaldian Gutar gonbidatu legez “Pollo” izan genuen. Kronikan aipatu genizuen moduan, gazte asanbladaren sortzaileetakoa bera, orain hogei urte atea bota zuenetakoa, Gasteizko gizarte zirikatzaile nekaezina eta plazagizon handia da Pollo. Gutako batzuk ez genuen ezagutzen eta harritu egin gintuen zer eta hogeitik gora bertsoko sorta batekin etortzea. Horregatik (barkatuko al digu Pollok!) eta interneten bideoek dituzten mugengatik bertsootako hainbat ez dira ikusgai-entzungai bideo honetan. Hala ere, narrazio bitxi eta korapilatsuan gal ez zaitezten argibideak izango dituzue. Gozatu egun Gaztetxea dagoen etxea eta bere inguruak jatorria non duten jakinez. Biba zu, Pollo!

oharra: irudiaren argitasuna ez da itzela baina merezi du, benetan.

Atala:

20tu zaitez

Kartela:
Gaztetxeko urteurrena
Egitaraua:
Gaztetxearen Urteurrena Egitaraua
Kuña:

Abestia:

Deialdiak

« Mayo 2008 »
LunMarMiéJueVieSábDom
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031

Kamisetak

Txorionak Kamisetak
10€-tan salgai:
- Gasteizko Gaztetxean
- Hala Bedi tabernan
- Parral tabernan
- Sorginak taskan