Cabecera

Hasi da pizten Gasteiz, uztailak 5


Inongo baimenik eskatu gabe goiza giro ederrean joan da Gasteizen, erdiguneko kale esanguratsuenetan ikusi ahal izan ditugu  antzerkilariak, Zaramazuloko malabare eta zirko taldea, bertsolari eta musikariak, Lau Haizetara kometa taldea, dantza taldeak (bata contact egiten eta bestea dantza garaikidea egiten), graffiteroak eta musika klasikoa.


Gasteizko gaztetxea eta Hala Bedi irratia alde zaharrean kokaturik izan arren,  erdigunera zabaldu dira. Ekimena ondorengo guneetan burutu da: Andra Mari Zuriaren enparantzan kometa erakusketa bat egon da eta umeek beren kometa egin ahal izan dute, Foru enparantzan graffitigileak kartoizko kutxak erabiliz eskultura dotoreak margotu dituzte, bestetik Correosen bertso saio berezi bat egon da mandolina batek lagundurik. Dantzariak aldiz alde batetik bestera ibili dira kaleak girotuz eta Prado kalean zirko ikusgarri bat inprobisatu da. Diputazio kalean musika klasikoak girotu du goiz osoa eta antzerkilariek ere Dato kalean barrena erakutsi duten euren artea.

   

                   

 

 

Atala:

Responder

Piztu Abestia

Bazter Guztietan

Manhattan