Piztu Gasteizen ondorenak
GARA,IRITZIA (2008-XI-29).
Iñako Ziarzolo eta Jon Martinez de Albeniz Hala Bedi irratiaren eta Gasteizko gaztetxearen izenean
Pasa da eguna, orain lanean jarraitzea besterik ez zaigu geratzen, egunerokotasuna piztea, beste horrenbeste urte bete ditzagunIragan dira asteak, baina agian ez da iragan urriak 11n gertatutakoa barneratzeko behar besteko denbora. Denbora hartu behar genuen, jasotzeko egunak, kontuak egitekoa, balantzeak, ondorioak... eta hemen gatoz berriro ere Gasteiz piztu zenaren berri ematera.
Piztu genuen ilusioa, lanerako prestutasuna, piztu genuen auzoa eta herritarren irribarrea. Gasteizkoak eta kanpokoak, Euskal Herri osoko jendea izan genuen Piztu Gasteiz egunean.
Indar erakustalditik haratago joan zen eguna, herri mugimenduari omenaldi bat zor genion, gure 25 eta 20 urteetan joan-etorri nabarmena egon da beraien eta gure artean Hala Bedi irratian zein Gaztetxean, elkarlana, eta eguna horren isla izan zen. Hurbildu zen orori, bera ere giltza dela azaldu nahi izan genion, eta horretarako funtsezkoa izan zen eguerdiko ordu bietan egin zen ekitaldia, Matxete plaza jendez lepo zegoela. Argi geratu zen jendea ez zela festara bakarrik etorri, eduki bat zuen egunak, giroan usaintzen zen, nabarmena zen, eta ekitaldian mamitu egin zen.
Autogestioa goizeko seietatik egon zen kaleetan dantzan, aldamio eta tabloi artean. 24 orduko zoramena eta hilabete luzetako lanaren erakuslea izan zen urriak 11, esan genuen moduan, norbanakoaren grinatik kolektiboaren indarreraino egin daitekeenaren adibide.
Eskerrik asko Gasteiz piztu duzuenei!
La Diputada de Cultura de Alava reconoce a Piztu Gasteiz!
DIARIO DE NOTICIAS DE ALAVA (2008-X-15)
EL CORREO (2008-X-18)
En un articulo de opinión publicado en el Diario de Noticias de Alava y en El Correo la diputada de Euskera, Cultura y Deportes de la Diputación Foral de Álava Lorena Lopez de Lacalle nombra a Piztu gasteiz!:
"...sorprende por su vigor e imaginación, como se debe reconocer que acaba de ocurrir en nuestra capital con motivo de Piztu Gasteiz , festival auspiciado el pasado fin de semana por el movimiento popular..."
He aquí el artículo completo.
Aire fresco en políticas culturalespor Lorena López de Lacalle Arizti
Ha pasado ya más de un año desde que llegué al Departamento foral de Euskera, Cultura y Deportes. Desde un primer momento me propuse remover el panorama que me encontré: mucho compartimento estanco intocable, mucha inercia adquirida y un tono general muy monocorde. Me puse manos a la obra para, poco a poco, intentar cambiar las claves de la política cultural desde la institución. Y ahora me da la impresión de que si durante años no se había acometido una empresa de tal naturaleza es porque los objetivos últimos de unos y otros son antagónicos. Para mí es central fomentar el pensamiento crítico en la sociedad, en la línea de que profundizar en cultura es hacerlo en democracia, y estos parámetros no están realmente presentes en la mente de muchas formaciones políticas.
Piztu Gasteiz! abestia zuzenean
Hona hemen Piztu Gasteiz! abestia zuzenean, Indarrap-en kontzertuko azkenengo kanta, taulara Iñaki Viñaspre eta Ekaitz Samaniego bertsolariak igo ziren.
Ez genituzke ahaztu nahi
"... Ez genituzke ahaztu nahi gaur bezalako egun berezi batean faltan ditugunak. Halabeditik eta Gaztetxetik pasa diren preso politikoak eta bestelako arrazoiengatik gurekin batera lanean egoterik ez daukatenak. Zuek ere egun honen parte zarete, besarkada bat: Zigor, Maite, Nerea, Iñaki, Asier, Igor, Alicia, Arantza… eta iheslari patatero guztiei..."
Busti Irratia eta Piztu Gasteiz!!
BUSTI IRRATIA, Bixonartien 2 (2008-10-13):
Hona hemen Busti Irratiko Bixonartien saioa Piztu gasteizen inguruan eginiko txokoa, irratisaioaren bukaeran dago 51 minutuan.
Astelehenean, Bixonartien saioan, Kultura Arteko VII topaketa izan dugu mintzagai beste gai batzuen artean.
Kultur arteko topaketei buruz berba egiteko, Ideasur, etorkinen laguntzarako Gernikako elkarteko kideak etorri dira beraien proiektu berrienak azaltzeko. Frank Fofu senegaldarrari egindako grabaketa bat entzun dugu. Aurrekoan ezinezkoa izan zen gurekin izatea, baina oraingoan, bai.
Etorkinen kontrako legediak, bizipenak, lotsaren harresiak… Hori guztia, afari bat (berakatz-zopa) eta gehiago bigarren Bixonartien saioan.
Zelan ez, Hala Bedi eta Gasteizko gaztetxeak 25. eta 20. urteurrenak ospatu zituzten zapatuan, bertan izan ginen eta hango giroa entzuteko aukera izan genuen.
ENTZUN:
IBAIZABAL: Piztu Gasteiz
6:47 minutes (2.72 MB)
BILBO HIRIA, IBAIZABAL. (2008-10-13)
Lelo
horrekin bukatu dira aurten Hala Bedi Irratiak eta Gasteizko Gaztetxeak
antolatutako Txorionak kanpaina, 25. eta 20. urteurrenak, hurrenez
hurren, ospatzeko. Urtean zehar hainbat ekitaldi burutu dituzte Arabako
hiriburuan eta pasa den larunbatean amaiera ederra eman zioten, Patxi
Gaztelumendik “Bide gorritik” asteroko saioan kontatu digunez. Goizeko
11etan hasi ziren ospakizunak, Alde Zaharra bisitatuz; gero, egun
osoaren zehar eta 6 gune desberdinetan, musika, antzerkia, kale
animazioa, bazkari herrikoia, tribial jokua, saltokiak, umeentzako
jokuak eta askoz gehiago igandeko ordu txikiek jo arte. Patxiren ustez,
giro ederra aipatzeaz gain, autogestioan oinarritutako antolaketa
azpimarratu behar da.
- Download audio file
- 3929 downloads
- 43 plays
- (Añadir nuevo comentario)
Piztu Gasteiz ta Piztu Akelarrea!!
Heri mugimenduaren gunean, Matxete enparantzan, arratsaldeko 8retako azkenengo ekitaldia Harresian Zulo eta Indarra taldearen dantzariak prestatu ziguten Akelarrea izan zen. Momentu horretan Landatxo eta Gaztetxea jendez lepo zeuden, hala ere jende ugari Matxetera hurbildu zen ikuskizun ikaragarri hau ikustera.

