IBAIZABAL: Piztu Gasteiz
- Año: 2008
- Length: 6:47 minutes (2.72 MB)
- Format: Mono 44kHz 56Kbps (CBR)
BILBO HIRIA, IBAIZABAL. (2008-10-13)
Lelo
horrekin bukatu dira aurten Hala Bedi Irratiak eta Gasteizko Gaztetxeak
antolatutako Txorionak kanpaina, 25. eta 20. urteurrenak, hurrenez
hurren, ospatzeko. Urtean zehar hainbat ekitaldi burutu dituzte Arabako
hiriburuan eta pasa den larunbatean amaiera ederra eman zioten, Patxi
Gaztelumendik “Bide gorritik” asteroko saioan kontatu digunez. Goizeko
11etan hasi ziren ospakizunak, Alde Zaharra bisitatuz; gero, egun
osoaren zehar eta 6 gune desberdinetan, musika, antzerkia, kale
animazioa, bazkari herrikoia, tribial jokua, saltokiak, umeentzako
jokuak eta askoz gehiago igandeko ordu txikiek jo arte. Patxiren ustez,
giro ederra aipatzeaz gain, autogestioan oinarritutako antolaketa
azpimarratu behar da.
- Download audio file
- 739 downloads
- 25 plays
- (Añadir nuevo comentario)
