Gaitzerdi antzerki taldeak ere 20urte ospatzen ditu Gasteizko gaztetxean
20.urteaurreneko ospakizunak bukatzen ari dira eta gaurko
kontzertuaz aparte bihar antzerkiaz gozatzeko aukera izango dugu. Gaitzerdi antzerki taldea "Uneka" antzeskizuna aurkestuko du. esan behar da Gaitzerdi antzerki taldeak ere 20 urte betetzen dituela.
Uneka Drama Zelulak izeneko proiektuen barruan sortzen da. Muga bakoko beharrak dira, ez fisikorik ezta denporazkorik be. Muga barik sortze prozesuan baita publikoaren aurrean egiteko unean be, mugarik ez. Kontzeptu honen barruan jaiotzen da Uneka.
Lehenengo drama zelula honen ideia deporearen kontrolearen ahalmena da. Eszenografia: hondarrezko erlojua irudikatzen dauan egiturea; ekintzea: denporearen joanagaz edota berauen atxikipenagaz aktoreek egiten dabezan olgetak; objektuak: batzuk egunerokoak eta beste batzuk poetikoak...
Uneka idazten ez dan berbea da, isiltasunean entzuten diran ahotsak, denporea laburtzen edo luzatzen dan unea. Testu bakoko testua, isiltasuna eta berbea erritmoaren barruan eta kanpoan bat etorriz. Uneka, esaneko denporea da.

