Cabecera

Bideoak

Igandea 29, Napoka Iria Hala Bedi Tabernan 20retan


Igandea 29, Hala Bedi Tabernan Napoka Iria zuzenean arratsaldeko 20retatik aurrera. Hona hemen zer aurkituko dugun.

Atala:

Habeas Corpus Gasteizko Gaztetxean (08-05-30)


Pasadan maiatzak 30, Gasteizko Gaztetxean Xasta talde gasteiztarrarekin batera Habeas Corpus talde madrildarrak jo zuen. 300 pertsonatik gora bildu ziren gaztetxean. Hona hemen kontzertu horretako bideo bat. Bideoa nahiko ilun ikusten da.
Atala:

Txorionak Arabako Bertsolari Txapelketan (2008-04-05)


Apirilaren 5ean Arabako Bertsolari Txapelketa ospatu zen non Asier Otamendi txapeldun ateraz txapelak Gorka gure kideak eman zion Hala Bedi eta Gasteizko Gaztetxearen partez. Manex Agirre txapeldunordeak berriz agurra Hala Bediri eta Gaztetxeari eskeini zion. Orain finaleko bideoa lortu dugu eta hona hemen zatia.

Atala:

Ostiral honetan Habeas Corpus + Xasta


Ostiral honetan 21:00etatik aurrera kontzertu potentea ikusteko aukera izango dugu. Habeas Corpus eta Xasta talde gasteiztarra.

Hona hemen Habeas Corpus taldearen azkenego diskoaren bideoklipa.

Atala:

Sut&Blai Hala Bedi Irratia


AISIALDIA: HALA BEDI IRRATI LIBREA

2008ko Maiatzaren 22a

Hala Bedi irratia librea izaten jarraitu nahi du eta horretarako zure laguntza eskatzen dute. Miriamen (25) hitzetan lana baino hobby bat dela dio. Beste komunikatzeko era duen irrati honetan autokudeaketaren bidez lortzen dute aurrera egitea. Denon partaidetza eta harrera ona funtsezkoa dela ere garbi uzten du Anek (25). Araban euskera bultzatu nahiean programa duhinak ere egiten dituzte gure hizkuntzan. Nahi duenak atea irikita duela gogorarazten digute. Animatzen? Ederra izan behar du proiektu honetan parte hartzea.

Sut&Blai Gasteizko Gaztetxea


AISIALDIA: GASTEIZKO GAZTETXEA

2008ko Maiatzaren 22a

Txori onak! Gasteizko gaztetxeak hogei urte berri bete ditu. Zenbait ekintza antolatu dituzte ospakizun gisa, puntua ere egiten harrapatu ditugu! Mugimendu polita nabari da gaztetxeko pareten artean. Euskal Herrian gaztetxeen beharra aldarrikatzen dute. Bertan adin eta jatorri desberdinetako gazteak elkartzen dira euren artean kreatibitatea lantzeko besteak beste. Musika, ileapainketak baita malabareak nonahi ikusi eta sentitu daitezke. Ez al zaizue leku hauen bizirauna beharrezkoa iruditzen?

Bideoak: Karrocerias Betoño


Atzo, hilak 16, "Karrocerias Betoño" taldeak kontzertua eskaini zuen Gasteizko Gaztetxean.

Atala:

Zaharrak Berri-Ahaztuak JARDUNALDIAK



74:01 minutes (12.71 MB)

60 bat pertsona bildu ziren asteazkenean Florida kultur etxean Zaharrak Berri-Ahaztuak jardunaldietako lehen egunean. Gaia: Frankoren azken fusilamenduak. Lehenengo "Haizea eta Sustraiak" dokumentala, "Txiki"-ren inguruan eginikoa ikusi zuten eta gero mahai ingurua Frankismoaren transizioaren inguruan. Partehartzaileak Iñaki Agirre dokumentalaren zuzendaria, Doris Benegas ,1975ean erahildako Xose Hunberto Baena-ren abokatua  eta moderatzailea berriz Joseba izaga Boltxe kolektibokoa.

Goian mahainguru osoa.

Atala:

Bazter Guztietan

LOGO- Txorionak

Deialdiak

« Agosto 2008 »
LunMarMiéJueVieSábDom
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

Kamisetak

Txorionak Kamisetak
10€-tan salgai:
- Gasteizko Gaztetxean
- Hala Bedi tabernan
- Parral tabernan
- Sorginak taskan