Cabecera

Berriak

Lisabo eta Inoren Ero Ni Gasteizko Gaztetxean


Larunbat honetan, maiatzaren 17an, 21:00etatik aurrera kontzertua: Lisabo eta Inoren Ero Ni.

Gogoratu egun horretan Gasteizen eguerdiko 12:30etan AHTren kontrako manifestazioa dagoela. Hau dela eta, gaueko kontzertua Txorionak-ek eta AHT Gelditu Elkarlanak antolatzen dute.

AHT-rik EZ!!!

Atala:

Txorionak-en egitaraua aurrera jarraitzen du, orain... Zaharrak Berri jardunaldiak.



1:07 minutes (1.03 MB)

Gaztetxeko urtemugaren ospakizunak bukatu egin dira (EZ AHAZTU maiatzaren 16an Karrocerias Betoño-ren kontzertua), hiru astetan zehar hamaika gauza, ehundaka perstona eta balorazioa kristona!! Bakarrik web orrialde hau ikusi behar duzue.

Larunbatean ere kontzertu ikaragarria ikusteko aukera paregabea izan genuen eta aste honetan berriro ere lanera.

Asteazkenean ZAHARRAK BERRI JARDUNALDIAK hasten dira, Hala Bedi Irratiko Zaharrak Berri historia irratisaioak eta Ahaztuak taldeak antolatuta. Egitaraua ere aberatsa!! Hona hemen kartela:
Zaharrak Berri jardunaldiak

Atala:

Gaitzerdi Antzerki Taldea gaztetxean


Ostiral gauean Gaitzerdi antzerki taldekoak egon ziren gaztetxean eta "Uneka" beraien ikuskizunaz gozatzeko aukera izan genuen. Antzerki talde honek Gasteizko gaztetxearen moduan 20 urte betetzen ditu. Txorionak Gaitzerdi Antzerki Taldea!!

Oharra: Emanaldi honen argazkirik edo bideorik baldin badaukazue eskertuko genizueke gurekin kontaktuan jartzea, txorionak.org-era igotzeko, oso argazki gutxi baititugu. Mila esker.

Gaitzerdi antzerki taldea

Atala:

Sex Museum Azkenan


Sex Museum ere izan zen Azkenan. Kontzertu ikaragarria izan zen, ikusi!

Atala:

The Soulbreaker Company Azkenan


Hementxe duzue The Soulbreaker Company taldeak eman zuen kontzertuaren zati bat.

Ikusi eta gozatu!


Atala:

Hiru kortxeako Joseba The Soul Breaker Companyren kontzertuan


Hala Bediko Hiru kortxea irratsaioko eta Sexty sexers taldeko Joseba bitan igo zen eszenatokira. The Soul Breaker Companyko lagunekin kolaborazio txiki bat egin zuen eta oso ondo pasa zuela iruditu zitzaigun.

Ikusi, ikusi!


Atala:

Kontzertua Azkenan: Sexty Sexers, The Soul Breaker Company eta Sex Museum


Maiatzaren 10ean Kontzertu ikaragarria izan zen Azkena aretoan. Hala Bediko Alta Fidelidad irratsaioak antolatu zuen kontzertua eta kartel erakargarria prestatu zuten: Sexty sexers, The soul breaker company eta Sex Museum.

600 lagun inguru bildu ziren eta parrandarako aukera paregabea izan zuten, kontzertuak mundialak izan ziren eta. Ikusi bestela Sexty sexers taldearen kontzertuaren zati hau!


Atala:

Etsaiak, Gartzen eta Ankerrak taldeen kontzertua


Maiatzak 8, Amnistiaren Eguna Gasteizen eta kontzertua Gasteizko Gaztexean.Taldeak Etsaiak, Gartzen eta Ankerrak, euria albo batera utziz jende ugari bildu zen muinoko etxean kontzertuaz gozatzeko asmoarekin eta aldarriarekin bat egiteko. Kontzertuaren argazkiak ikusteko iruadiak atalean aurkitu ditzakezue.

Eta hona hemen bideoa.

Atala:

Zaharrak Berri

Kartela:
Zaharrak Berri jardunaldiak
Kuña:

Deialdiak

« Mayo 2008 »
LunMarMiéJueVieSábDom
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031

Kamisetak

Txorionak Kamisetak
10€-tan salgai:
- Gasteizko Gaztetxean
- Hala Bedi tabernan
- Parral tabernan
- Sorginak taskan